|
|
|
| Name: | Sustatu |
| Description: | Sustatu - Teknologia, Ekonomia, Kultura - Albisteak |
| Site URL: | http://sustatu.com |
| RSS feed URL: | http://www.sustatu.com/rdf |
| Syndic8 ID: | 30846 |
| Language: | n/a |
|
25 most recent entries:
Mumbaiko agintariak: ez gehiago informatu Twitter bidez, arren (Nov 27 2008 11:28 GMT)
Batzuek txalotu egin dute nonbait Mumbai hirian gertaturiko erasoez sarean Twitter eta 2.0 erramintekin ustez ze ondo ari den informatzen, baina ez dute denek ikuspegi bera. BBCk informatzen du Indiako gobernuak eskatu duela ez gehiago Twitter erabiltzeko: ALL LIVE UPDATES - PLEASE STOP TWEETING about #Mumbai police and military operations. Agian pista gehiegi?
Veleiako idazkien (balizko) autore erromatarrari buruz (Nov 27 2008 07:26 GMT)
Inpresioa daukat, eta ez bakarrik "cuore" hitza agertzen omen delako idazkunetan, italiar jatorriko norbait Veleiako idazkunekin lotua egon daitekeela. Eliseok esango zuen moduan susmo honek "Interneteko edo kafetegi baten solasaldirako balio du, baina ez zientziarako". Beraz eta Interneterako balio badu, hementxe botako dut. Wikipedian dago dena, aurkikuntzak eta aurkitzeke daudenak.
Berrikuntza iraunkorrerako kaleidoskopioa (Nov 27 2008 07:21 GMT)
Eusko Ikaskuntzak, mende honetan izango ditugun erronkak ezagutarazteko eta hauengan gizartearen parte hartzea bultzatzeko, Abenduak 2, 3 eta 4an, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan, jardunaldi batzuk antolatu ditu.
Batbirulau egitasmoaren bigarren edizioa prest (Nov 27 2008 07:09 GMT)
Iazko esperientziak izan zuen harrera onaren ondoren, gaur bertan aurkeztu da Iruņean Batbirulau, euskal kulturaren Nafarroako zirkuituaren bigarren edizioa. Zirkuituak formatu eta kalitate handiko lau emanaldi hurbilduko ditu Nafarroako lau herritara, publiko eta gustu ezberdinak asetzeko modukoak. Besteak beste, KEROBIA laukoteak hartuko du parte Batbirulaun, "Materia organikoa eta gainerakoak" bira ixteko kontzertu bereziarekin.
Euskararen presio ikaragarria antidisturbioak entrenatzeko (Nov 26 2008 07:35 GMT)
Azaroaren 24an Espainiako La Sexta telebistan eguerdiko albisteetan oso erreportaje bitxia eman dute. Antidisturbioak nola entrenatzen diren edo zehatzago, Espainiako polizia antidisturbioa izateko ikastaroa zertan den. Antza denez, elite taldea da eta proba gogorrak gainditzen jakin behar dute: nola egin aurre manifiei, esaterako.
Tagzania berria aurkezten (Nov 26 2008 07:12 GMT)
Ikusgai dago jada Tagzania berria. Interneten geolokalizazioan eta mapak erabiltzen aintzindaria den aplikazioak itxura berriztu du. Tagzania berria Django erabiliz garatua dago. Aldaketa nabariena itxura aldetik dator, lan horretan La Personnalite izan dugu bidelagun. Gaur Irratia.
Software Askea jardunaldia Donostian (Nov 26 2008 06:35 GMT)
Software askearen jardunaldiak izango dira Donostian, azaroaren 27 eta 28an, Cemei eraikinean, Donostiako Ibaeta auzoan. Egitarauan, besteak beste, "software Askea negozio berritzaile eta arrakastatsuaren eredu gisa", sareko irakaskuntzarako plataforma libreak, "7 aholku on Software Askera aldatzea arrakasta izateko", software librearen erabilpena irakaskuntzan. Donostiako Sustapenak antolatua.
Non dago munduko itsasontzirik luzeena? (Nov 25 2008 15:31 GMT)
Horixe aurkitzeko lehiaketa bat abian jarri berri dugu. Berde-berdea proiektuan parte hartzen duten bigarren hezkuntzako ikasleei eta gure orrialdea bisitatzen duen edonori zuzendua dago.
Blas Uberuagari elkarrizketa (Nov 25 2008 08:01 GMT)
Blas Uberuaga Buber ezaguna da Interneteko euskal esparruan, Buberren euskal orria sortu zuelako joan den hamarkadan, sareko lehen euskal baliabideetako bat. Euskal jatorriko idahoarra da Blas, baina ez dugu elkarrizketatu ez euskal diasporaz, ez Interneteko euskal presentziaz galdetzeko, baizik eta energiaz, fisika nuklearraz eta Estatu Batuen politikaz jarduteko.
Berrikuntza erakundeen kudeaketan: enpresa eta hezkuntzako kasuak (Nov 25 2008 07:22 GMT)
Azaroaren 27an Elgoibarko IMHn nazioarteko 3. urtez antolatu da, POPBL metodologien inguruan kudeaketa berritzaileak nola lantzen diren hausnartzeko asmoz.AEBetatik Arbinger Instituteko Michael Lazan, Madrilgo CISVEMeko Miguel Velazquez, Idiazabalgo AMPOko Jon Agirre eta IMHko irakasleak izango dira hizlariak 9.30etatik aurrera.
Euskaldunen kultura-kontsumoa Interneten (Nov 24 2008 15:27 GMT)
Eusko Jaurlaritzak kultura-kontsumoari buruzko azterketa bat egin du gaur publiko: "Kultura-ohiturei, -jardunbideei eta kontsumoari buruzko estatistika Euskal Herrian 2007-2008." EAEko datuak ezezik, Nafarroakoak eta Ipar Euskal Herrikoak ere kontuan hartzen dira. Interneteko kultura kontsumoaz ere badago daturik, bereziki erabiltzaile euskaldunen ohituren inguruan.
Teknologia berriak euskara juridikoaren esparruan (Nov 24 2008 09:48 GMT)
Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak eta Bizkaiko Abokatuen Bazkunak jardunaldi bat antolatu dute euskara juridikoaren inguruan, bihar asteartea, hilak 25. Gaia: teknologia berriak euskara juridikoaren esparruan.
702.000 euro Junkerarentzat (Nov 24 2008 08:39 GMT)
Eusko Jaurlaritzak 702.000 euroko dirulaguntza iragarri du, Kultura eta Etxebizitza Sailen bidez, Kepa Junkeraren proiektuen nazionartekotze lanak egiteko. Gainerako artista guztientzat 230.000 euro partituko dira 2009an. Bidezkoa al da?
Krisialdia eta kooperatibak, mintzagai (Nov 24 2008 07:05 GMT)
Ia mundu osoa astintzen ari den krisialdiaren aurrean, kooperatibek eman beharreko erantzunaz hausnartzeko aukera paregabea eskainiko digu aurtengo Arizmendi Topaketak ekitaldiak. Datorren ostegunean, hilak 27, izango da, 18:45etan, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Areto Nagusian, Arrasaten.
Homo proponit, sed Deus disponit (Nov 22 2008 08:43 GMT)
Eliseo Gil arkeologoari elkarrizketa egin diote Veleiako eskandaluaz. Ez du kasu zehatzen gainean erantzun nahi, salbu eta 15. mendeko esaldi latino batez, zeharka: "nork demostratu lehen aipua 15. mendekoa dela?
Psikomotrizitate jardunaldiak (Nov 21 2008 10:26 GMT)
Aurten, X. Hik Hasi Topaketak prestatzen ari gara eta ikasturtean zehar ere, hainbat jardunaldi antolatuko ditugu. Lehena, azaroaren 28an eta 29an izango da, DONOSTIAN eta DURANGON, hurrenez hurren. "Psikomotrizitate Praktika Haur Hezkuntzan: Pedagogia koherente baten bila" izenburupean egingo dugu jardunaldia eta gurekin izango da, besteak beste, Carles Font Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea.
Eliseo Gil: Veleiako idazkunak benetakoak direla (Nov 21 2008 07:48 GMT)
Veleiako aztarnategiko indusketen zuzendariak, Eliseo Gilek, aurkikuntzen benetakotasuna defenditzen jarraitzen du. Langraizen egin zuen atzo agerraldia, ez zuen galderarik onartu, eta Veleiako iruzurra salatu dituztenen txostenak "iritziak" direla esan du, ez froga zientifikoak. Iruzur akusazio zehatzetan ez du esplikaziorik eman (Descartesen kasuan salbu), eta datazio berantiarrago bat proposatu du (horrek sortzen dituen kontraesan berrietan sartu barik).
Software librea Gipuzkoako administrazioan (Nov 21 2008 07:25 GMT)
"Software librearen eta kode irekiko softwarearen erabilpena Gipuzkoako toki eta foru administrazioan" da EB-Berdeak taldeko Ander Rodriguez-ek 2007ko irailean aurkeztutako eskaerari erantzunez, Gipuzkoako Batzar Nagusiek plazaratu duten txostenaren izenburua.
Euskara enpresan txertatuz, berrikuntzarantz (Nov 21 2008 06:59 GMT)
Ziurtagiriaren Elkarteak Euskaliten Kudeaketaren Kalitate eta Bikaintasunaren XIV. Europar Astearen barruan mintegia antolatu du Euskara enpresan txertatuz, berrikuntzarantz izenburupean. Bilbon izango da jardunaldia, hilaren 26an.
ENE sariketa: atzerrian euskara bultzatzen dutenentzat (Nov 20 2008 07:54 GMT)
Azaroak 27an bukatzen da Eusko Ikaskuntzak antolatutako ENE sarian izena emateko epea. Saria Euskal Herritik kanpo Euskara bultzatzen duten erakundeei zuzenduta dago.
Mundu mailako Plone eguna azaroaren 7an (Oct 29 2008 10:27 GMT)
Software libreko eduki kudeaketarako sistema da Plone, administrazio, hezkuntza eta enpresen webguneak egiteko oso hedatua eta nazioartean hainbat sari jasotakoa. Datorren azaroaren 7an Plone eguna ospatzen da mundu guztian eta CodeSyntax-ek hitzaldi sorta bat antolatu du Plone ezagutzera emateko.
Kafea eta gailetak disko entzunaldiak Gernikan (Oct 29 2008 08:59 GMT)
Kafea eta Gailetak izeneko egitasmoa abiatuko da larunbat honetan. Disko-forum horrek helburu hezitzaile eta gozagarria dauka. Alde batetik oso ezagunak ez diren baina, era berean, ezinbestekotzat jo daitezkeen diskoak entzuteko aukera eskainiko da, kafea eta gailetak dastatzen ditugun bitartean. Lehenengo saio honetan, gainera, Xabier Montoiaren emanaldia izango dugu, zenbait urtez eskenatokietatik kanpo egon eta gero.
Afaloste multikulturala eta kafe tertulia amerikarrekin (Oct 29 2008 06:17 GMT)
Ameriketako indigena talde batzuekin Euskal Herritik egiten ari diren txango informatiboan (Garabide elkarteak antolatua), geldialdi polita datorren ostiralean (hilak 31) Eskoriatzan. Gaueko 22.30etatik aurrera, Ibarraundi museoan, afaloste multikulturala eta kafe-tertulia.
Arrisku kapitaleko inbertsioa Tagzania Services-en (Oct 28 2008 15:12 GMT)
Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa Sozietateak (AKEKS) 465.000 euro inbertitu ditu Tagzania Services 2007, S.L. enpresan, %28,57ko parte hartzea lortuz. Inbertsioa sei urterako egin da Elkano XXI Funtsaren bitartez, zeinaren helburua baita edozein fasetan dauden proiektu teknologikoak sustatzea.
Elebila.eu euskarazko bilatzailean berrikuntzak 1. urteurrenean (Oct 28 2008 11:30 GMT)
Urtebete pasa da Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresak Elebila euskarazko bilatzailea sareratu zuenetik, eta ordutik, tresna hau hobetzen jarraitzeko lanean aritu da. Hortaz, bi berrikuntza nabarmen eskainiko ditu bilatzailearen urteurrenean: irudi bilatzailea eta sinonimia bidezko bilaketa. Bestalde, gogoratu norbanakoek edo/eta enpresek edozein blog edo web gunetan jarri dezaketela Elebila. |
|